Zer da wiki bat? -itziar- — 2008-10-29 GTM 1 @ 18:37
Wiki bat interneteko erabiltzaileek modifika dezaketen web gunea da. Haiek informazioa gehitu, borratu eta alda dezakete. "Wiki" hawaieraz "azkar" esan nahi du.
Wikien abantailen artean garrantzitsuena, web orriak eta haien edukia momentu batean eta oso azkar aldatzeko eta hobetzeko aukera dugula da. Horregatik izen hau hartu zuten web orri hauek.
Gainera, informazioa bilatzea oso erraza da, bilatu nahi dugunaren izenburua jarri behar dugu edo, nahi badugu, testuen zati osoak. Bestetik, "ir" botoiak bilatzen denarekin erlazioa duten orrietara bidaltzen gaitu. Eta MetaWiki motorearen bitartez wiki askotan bila dezakegu informazioa.
Hala ere, aipatzekoa da wiki hauek ekartzen dituzten desabantailak, izan ere, jende askok informazio faltsua sartzen du eta beste batzuetan, benetakoa eta fidagarria den informazioa borratu egiten dute. Honela, bertan aurkitzen dugun informazioa ez du ezertarako balio. Baina, hori ekiditzeko, azkeneko aldaketak aztertzen dituen orrialdea dago, eta horren bidez, faltsua den informazioa zuzen daiteke.

Bideo honek ongi azalduko du zer den wiki bat:
(http://es.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg)

Zabaldu
del.icio.us